AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/03/29 11:45

Atzo arratsaldean, 1.000 pertsona baino gehiago mobilizatu ziren Las Carrerasen (Abanto, Bizkaia), Bizkaiko Foru Aldundiak auzoan egin nahi duen saihesbidearen kontra. Proiektu hori aurrera eramateak "ingurumenean eta gizartean" izango lukeen inpaktu erraldoia seinalatzen ari da behin eta berriz Stop Variante Las Karreras plataforma: "funtsezko berdeguneak suntsitu, kutsadura eta zarata areagotu eta tokiko biodibertsitateari larriki eragingo" liokeela salatu du hainbatetan, bertako bizi-baldintzetan izango lukeen eragina azpimarratzeaz gain.

Las Carrerasen 2023tik ari dira proiektu txikitzailearen aurka borrokan, eta jarritako helegite guztiak direla-eta Azpiegitura Sailak plan berri bat egin behar izan badu ere, aipatutako plataformak dio "aurreko planteamenduaren ezaugarri berei eusten" diela. Horregatik jarraitzen dute proiektuaren aurka lanean, eta azaldu dute "sentsibilizazio- eta protesta-ekintzak antolatzen" segituko dutela, "erantzun egoki bat lortu arte". Plataformak "inplikatutako administrazio publiko guztiei" dei egin die "herritarren ahotsa entzutera eta proiektuaren gauzatzea berriz aztertzera".

EZ DAGO IRUZKINIK