AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Antonio Garamendi CEOE patronaleko lehendakaria. ARGAZKIA / NIUS
2022/11/28 12:48

Antonio Garamendi Espainiako Estatuko CEOE patronaleko buruzagiak bolo-bolo dabiltzan auzi ekonomikoez hitz egin du El Norte de Castilla egunkarian eskainitako elkarrizketan: gutxieneko soldatez, pentsioen erreformaz eta "errenten hitzarmenaz", besteak beste. "Errenten hitzarmen batek legegintzaldi batetik haratago joan beharko luke, eta epe luzerako zerbait izanagatik, gobernuak nahiz oposizioak adostu beharko lukete", ohartarazi du hasiera batetik.

Patronalak sindikatuekin eta alderdiekin negoziatzeko prestutasuna azaldu du; betiere, marra gorri jakin batzuen barruan eta "bere ikuspuntua" defendatuz: "Ezin dugu inola ere onartu inflazioaren araberako soldaten igoerarik. Enpresa ugari arriskuan jartzea ekarriko luke, batez ere ETEak (Enpresa Txiki eta Ertainak)". Bestalde, albo batera utzi du soldatak modu homogeneoan igotzeko aukera: "Denontzako igoera lineala sinatzea ez litzateke serioa izango".

Ez du funtsezko arazorik ikusten Espainiako Gobernuak 2023rako proposatzen duen gutxieneko soldataren igoeraren harira. Hori bai, "buruarekin egitea" komeni dela esan du: "Ezingo da autonomia erkidego guztientzako proportzio berean igo".

Pentsioen igoerak

Inflazioaren araberako pentsioen igoerak "14.000 milioi euroko gastu gehigarria" dakarrela azpimarratu du, eta baby boom belaunaldiko langileen erretiroa gehituta, beste 2.000 milioi eurokoa. Horiek "egiturazkoak" izango direla dio, zor publikoaren maila altuekin. Interes tasen igoerak eta egoera ekonomiko ziurgabea gehituta, "oso egoera zaila" iragarri du Espainiako Estatuko langileriarentzat.

EZ DAGO IRUZKINIK