AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/23 15:19

Espainiako Auzitegi Nazionalean, gaur hastekoa zen sei pertsonaren aurkako epaiketa, preso politikoei egindako harrerei buruzko auzi bati lotuta. Antton Lopez Ruiz Kubati, Haimar Altuna, Oihana San Vicente, Oihana Garmendia, Kai Saez de Egilaz eta Pipe San Epifanio epaitu behar zituzten, baina akordio bat lortu dute defentsak, fiskaltzak eta akusazio partikularrak (AVT eta Dignidad y Justicia elkarteak eta PP).

Bi urteko espetxe-zigorrak hitzartu dituzte: urte erdiko zigorra eta isuna, "biktimak umiliatzeagatik eta terrorismoa goratzeagatik"; eta urte eta erdiko zigorra eta inhabilitazioa, "talde kriminal bat zuzentzeagatik". Hezkuntzan jarduteko hiru urteko inhabilitazioa ere ezarri diete.

Dena den, kartzela-zigorrak indargabetzea itundu dute akordioan, baina, trukean, akusatuek adierazi dute ez dutela "indarkeriaren erabilerari lotutako" ekimenetan parte hartuko, ezta "ETAren biktimak umiliatu ditzaketen edo ETAren gorazarre egin dezaketen ekintzetan ere", Berria-k jaso duenez. Datozen hori urteetan, Espainiako Auzitegi Nazionalaren ardura izango da teorian hori betetzen dela ziurtatzea, baina ez dute zehaztu nola egingo duen hori.

Bestalde, Kalera Kalera dinamikari lotutako neurriak ere sartu dituzte itunean. Izan ere, instrukzio garaitik daude itxita web-orria, KaleraInfo aldizkaria eta sare sozialetako profilak, eta horiek hala mantentzea adostu dute aldeek. Gaurko auzi-saioan berretsi dute akordioa, "eta akusatuek onartu dute euskal presoen harrera ekitaldien antolaketan parte hartu zutela, eta horrek 'biktimen umiliazioa' eragin zuela", Berria-ren arabera.

2018an eta 2020an izan ziren ongietorrien auzi honi lotutako atxiloketak, eta Manuel Garcia Castellon epaileak proposatu zuen ikerketapean izandako hamabost pertsonetatik sei epaitzea, nahiz eta bost aldiz luzatu behar izan duten gerora instrukzioa, 2023ko urrira arte azkenean.

EZ DAGO IRUZKINIK