AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/04/30 12:16

Euskal preso politikoen aldeko lana egin duten taldeen aurkako beste makroepaiketa bat biziko dugu irailaren 16tik aurrera. Auzipetuek azaldu dutenez, “estatuaren estolderietan sorturiko auzibidea” da 11/2013 sumarioa, “astakeria juridiko eta soziala”.

Azken urteotan sinatzera joan behar izan dute hamabostean behin, eta debekatua izan dute Espainiako Estatutik irtetea. Horren ondorioz, beren bizitzak baldintzatuta izan dituztela salatu dute auzipetuek. Herrira-ren aurkako operazioa 2013ko irailean gertatu zen, urte hartan kokatu behar da honen guztiaren hasiera, hor hasi baitzen 11/2013 sumarioa.

Gerora, bitartekari talde baten aurka zortzi kideren aurkako operazioa egon zen, lau abokatu ere atxilotu zituzten, eta azkenik, 2015eko martxoan, Jaiki Hadiko eta Etxerat-eko kideak atxilotu zituzten.

Orain, esan bezala, Espainiako Audientzia Nazionalak abiatuko du epaiketa. Irailaren 16an abiatuko da eta akusatuen eserlekuan eseri beharko dute talde horietako hainbat euskal militantek.