AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/04/30 07:53

Israel hemen ere hasten da izenburua darama Palestinarekin Elkartasuna plataformak egin duen azken azterketak. Hain justu, Euskal Herriko eremu ugaritako agenteek sionismoarekin duten harremana ikertu du; hala nola harreman komertzialak, diplomatikoak, militarrak, kirol-arlokoak edo kultur-arlokoak. Jendaurrean aurkeztuko du txostena laster, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan antolatu baititu aurkezpen-saioak.

Maiatzaren 7an Bilbon (Bizkaia) eta Donostian (Gipuzkoa) izango dira aurkezpenak, 18:30ean 7Katu Gaztetxean eta 18:00etan Egia Kultur Etxean, hurrenez hurren. Hurrengo egunean, maiatzaren 8an, Iruñean (Nafarroa) eta Gasteizen (Araba) aurkeztuko dute lana: 19:00etan izango dira bi saioak, Plazaran eta Eva Forest Liburutopian.

Palestinarekin Elkartasuna plataformak denbora darama lanean, besteak beste, Israelgo Estatu terroristarekin harremanak etetera deituz. Horiek horrela, estatu sionistaren zenbait konplizeren edo ordezkariren aurkako borrokak egin ditu azken hilabeteetan: BBVA banketxea, Maccabi saskibaloi-taldea, Israel Premier Tech txirrindularitza-taldea...

EZ DAGO IRUZKINIK