Estanflazioan jausteko mehatxua nabarmena da dagoeneko Europar Batasunean. Zenbait ekonomialarik aurretiaz ohartarazi bazuten ere, arriskua inoiz ez omen da izan orain bezain egiazkoa; batik bat, euroguneko lau ekonomia handientzat: Alemania, Italia, Frantzia zein Espainiako estatuak, alegia.
elEconomista hedabideak kontsultaturiko adituen iritziz, "herrialde batek aurre egin diezaiokeen anomalia ekonomikorik handiena" dator; hau da, Barne Produktu Gordinaren (BPG) aurrerapen ñimiñoak nahiz atzeraldiak, Kontsumorako Produktuen Indiziaren (KPI) tasa errekorrekin batera. Zantzuok estatukide gehienetan urtarriletik martxora bitartean azaldu ondoren, hiruhileko honetan finkatu direla ikus daiteke.
Estanflazioaren iragarleek arrazoi