AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / erraustuez.org
2025/04/03 12:58

ToxicoWatch izeneko fundazioak ikerketa bat egin du berriki, hondakinak energia-balorizaziorako tratatzen dituzten hainbat instalaziotatik gertu egon daitekeen kutsadura neurtzeko. Dioxinek, agente kimiko sintetikoek edo metal astunek sortutako kutsadura atzematen saiatu dira hainbat lekutan; hala nola Parisen, Herbehereetako Harlingenen eta Zubietan (Gipuzkoa). Eta, ohi bezala, kezkagarriak dira emaitzak: kutsadura "maila orokortuak eta arriskutsuak" topatu dituzte, osasun publikoan, elikaduran eta ekosistemetan horrek izan ditzakeen arriskuekin.

Lurrean, uretan, landaredian nahiz elikagaietan (adibidez baserriko arrautzetan) aurkitu dituzte kutsadura maila arriskutsuak, aztertutako hiru lurraldeetan. Hainbat toki zehatzetako laginek kezka berezia sortu dute ikerlariengan, esate baterako, Parisko Ivry-sur-Seine distrituko eskola bateko jolastokian eta Hernaniko (Gipuzkoa) baserri bateko arrautza batean aurkitutako dioxina mailek.

Zubietako erraustegitik 3,5 kilometro eskasera dago baserri hori, eta bertako arrautza batean topatu duten dioxina maila da azken hamahiru urteetan ToxicoWatchek Europan atzemandako altuena: 38 pg TEQ/gramo grasa, Europar Batasunak zehaztutako gehienezko muga legala hamar aldiz gaindituz. Gainera, Zubieta inguruko goroldioan ere sekulako dioxina kantitateak aurkitu dituzte, 2020an erraustegia martxan jarri aurretik neurtutako maila baino 300 aldiz altuagoak.

EZ DAGO IRUZKINIK