AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Telemadrid
2022/10/21 18:14
2022ko abuztuan, Euroguneak 50.900 milioi euroko defizita izan zuen munduko gainerako herrialdeekiko, 2021eko abuztuan 2.800 milioi euroko superabita zuen bitartean. Eurostat-en datuek adierazten dutenez, merkataritza-balantzaren zifrak maila arriskutsuetan desorekatu dira denbora-tarte laburrean, energiaren inportazio-kostuen garestitzearekin batera. Europako ekonomiak gainontzeko potentzien aurrean lehiakortasuna galtzen ari direla erakusten dute adierazleek.

Esportazioei dagokienez, 2022ko abuztuko lehen kalkuluek 231.100 milioi euroko balioa adierazten dute, hau da, 2021eko abuztuan baino %24 gehiago (186.400 milioi euro). Munduko gainerako lurraldeetatik jasotako inportazioak, berriz, iazkoak baino %53,6 altuagoak izan ziren: 282.100 milioi euro gastatu ziren, 2021eko abuztuko 183.600 milioien aldean. Eurogunearen barruko merkataritza-trukeak 210.500 milioi eurokoak izan ziren 2022ko abuztuan, 2021eko abuztuan baino %34,8 gehiago.

Defizita Ukraina eta Errusiaren arteko gatazkak eztanda egin aurretik hasi zen. 2021eko azken hiruhilekoan Europar Batasun osoaren ekonomiak 29.000 milloi euroko defizita izan zuen. Gainera, hamar urte zeraman defizitik izan gabe. 2020. urtean 217.000 milioiko superabita izan zuen, adibidez. Orain, ordea, hileko 60.000 milioi euroko defizitera igaro da; hilabete batzuen buruan ia bilioi bat dolarreko aldea dakar horrek. Europak energia-inportazioa epe laburrean murriztea eta energiaren neguko kontsumoa bizkortzea espero denez, egoera kaxkartu daitekeela iragarri dute.

EZ DAGO IRUZKINIK