Etxerik gabeko pertsona bat hil da berriki Bokalen (Lapurdi), Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak salatu duenez. Hain zuzen ere, 37 urteko emakume batek galdu du bizia oraingoan.
"Kapitalismoaren ondorio da miseria, eta ondorioz, pertsona etxegabeen existentzia ere bai", salatu du Kontseilu Sozialistak: "Krisi garaian, gainera, Estatu burgesek gero eta gaitasun guttiago dituzte gizarte-zerbitzuen bidez egoera horiek kudeatzeko". Horren aurka, eta "bizi-baldintza miserableak sorrarazten dituen sistema honen aitzinean, kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala den etxebizitza-eredua aldarrikatzen" du.