AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/10/22 17:38

Pasa den astean Ile-de-France departamenduan eta zortzi hiri nagusitan egin bezala, orain, beste 38 departamendutan eta Polinesia frantsesean ezarriko dute etxeratze agindua, gauean. Ipar Euskal Herrian ere martxan izango da neurria gaur gauerditatik aurrera. 

Agindu berriaren arabera, ezingo da etxetik irten 21:00-06:00 bitartean, ez bada gaueko lan bategatik edo ezusteko ezbehar bategatik. Kasu horietan, testigantza-agiri bat bete beharko da. Gutxienez sei astez egongo da indarrean neurria, eta luzatzeko aukera dagoela iragarri dute.

Neurri gehiago

Bestelako agindu batzuen berri ere eman zuen Frantziako Gobernuak pasa den astean. Hala, gehienez sei pertsonako taldeak onartuko dituzte kalean zein tabernetan. Gainera, lehen ministroak telelana bultzatzeaz hitz egin du, baita etxeratze aginduari lotutako kontrol polizialaren areagotzeaz ere. Dagoeneko, pasa den astetik, etxeratze agindua aplikatu den guneetan 32.033 kontrol egin eta 4.777 isun jarri dira.

EZ DAGO IRUZKINIK