Iruñeko (Nafarroa) Iturrama auzoan izan zen erasoa joan den larunbat goizaldean. Pertsona etxegabe bat, auzoko banku batean etzanda gaua egiten ari zela, erasotua izan zen. Jipoitu egin zuten eta, gainera, hainbat gauza —arropa eta dirua, besteak beste— lapurtu zizkioten. Nafarroako Ospitalera eraman behar izan zuten, hainbat zauri baitzituen erasoaren ondorioz.