AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/04/15 18:30

Gaur, hilak 15, etxegabe bat zendu da Bilboko (Bizkaia) Miribilla polikiroldegiko behin-behineko aterpetxean.

Osasun-langileek aurkitu dute 48 urteko gizonezkoaren hilotza, eta suspertze-ariketak egin arren, ezin izan dute suspertu. Bilboko Udalaren arabera, hildakoak "ez zuen Covid-19aren sintomarik". Oraingoz, hori izan da udalak gaiaren inguruan egin duen adierazpen bakarra.

Etxegabe gehiago

2019. urteko datuen arabera, EAEko aterpetxeetan ostatu hartzen duten etxegabeen kopurua %25 igo da azken urteotan. Batez beste, 3.000 pertsona inguruk jotzen dute aterpetxeetara, kaleetatik ihesi.