Gasteizko (Araba) Etxebizitza Sindikatuak kanpaina berria jarri du martxan salbuespen egoeraren harira. Izan ere, osasun-krisialdiak sortu duen agertokian, etxebizitza problematika "larriagotutako gaitz bat" dela azaldu dute: "Horrelako egoeretan, kapitalaren forma tiranikoena azaltzen zaigu eta proletalgoaren bizi baldintzak larriagotzen dira". "Asko
dira diru iturriak murriztuta ikusi eta jadanik zaila egiten zitzaien
ordainketa, orain jasanezina bilakatu zaien familiak", diote.
"Osasun krisiarekin batera, fronte guztietan antolatutako ofentsiba burgesa" datorrela salatu du sindikatuko kideek, beraz. Hala, etxebizitzaren alorrean, "doako etxebizitza unibertsal eta kalitatezkoa" aldarrikatu dute, eta Arabako hiriburutik, horren aldeko borroka kontrajarriko diote "burgesiaren ofentsibari.
URRATSAK
"Gaurko gordintasunean", etxebizitza problematikak "hainbat aurpegi" dituela azaldu du Etxebizitza Sindikatuak: "alokairua oraindu ezin dutenak, egoeraren 'berezitasuna' baliaturik kontratua eten nahi dietenak, etxean berrogeialdia pasatzeko ezintasuna dutenak, eta abar".
Argazki orokor eta konplexu horretan, baina, momentuz lan-ildo eta aldarrikapen zehatz batzuk jarriko dituzte martxan sindikatutik, "proletariotzarentzako hobekuntza taktikoak" erdiesteko bidean:
PROLETALGOAREN AUTODEFENTSAREN ANTOLAKUNTZA
Jasaten ari garen askotariko krisialdiaren aurrean, beraz, haien "erantzuna betikoa" dela diote Etxebizitza Sindikatuko kideek: "antolakuntza, proletalgoaren autodefentsaren antolakuntza".
Bide horretan, e-mail helbide bat jarri du martxan sindikatuak,
isolamendu egoerak iraun bitartean, etxebizitzari lotutako arazoak
bizitzen ari direnen egoeraren berri izateko eta "aholkularitza eta
sostengua bermatzeko", baita erantzun sistematikoak prestatzen hasi ahal
izateko ere. Honakoa da erabilgarri dagoen helbide elektronikoa:
etxebizitzasindikatua@gmail.com.