AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/03/28 09:54

Arrisku bizian daude Errekaldeko (Bilbo, Bizkaia) Etxarri II Gaztetxea eta Burlatakoa (Iruñerria, Nafarroa). Izan ere, apirilaren 4rako dago ezarrita Etxarriren desalojoa, eta Burlatako Udalak, berez, bertako Gaztetxea martxoaren 15ean husteko agindua eman zuen; nahiz eta Gazte Asanbladak bertan jarraitzeko erabakia hartu duen, ikusita oraingoz ez dagoela Gaztetxearen jardunarekin baldintza berdinetan jarraitu ahal izateko alternatiba errealik mahai gainean.

Bi espazioen defentsan, mobilizazioak antolatu dituzte egun hauetarako. Bilbon gaur izango da manifestazio bat Etxarriren alde: Etxarriren desalojoa gelditu! Gaztetxeak defendatu! lelopean, 18:30ean abiatuko da mobilizazioa Errekaldeko Plazatik. Burlatan, berriz, bihar mobilizatuko dira bertako Gaztetxearen alde. 18:00etan Udaletxe Plazara bertaratzeko deia egin dute, Burlatako Gaztetxea aurrera aldarritzat hartuta.

Aurreko astean, agerraldi bat egin zuten arriskuan dauden hainbat Gaztetxetako kideek eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak, hain zuzen ere, Langile Kontrolpeko Espazioak defendatzera deitzeko.

EZ DAGO IRUZKINIK