AKTUALITATEA / Langile kontrolpeko espazioak

Etxarri Gaztetxearen defentsan elkartu dira ehunka lagun, epaileak ezarritako desalojo egunaren atarian

Biharko dago finkatuta Errekaldeko (Bilbo, Bizkaia) Etxarri Gaztetxearen desalojoa, 10:30erako. Gaztetxeko kideek elkarretaratzea deitu dute gaurko, Errekaldeko plazan, eta ehunka pertsona bildu dira 'Indarrak batu, Etxarri Gaztetxea defendatu' aldarripean. Gaztetxearen defentsa berretsi dute bertako kideek, eta borrokara batzera dei egin dute.
2020eko urriaren 22