Larri zaurituta eraman zuten atzo 26 urteko langile bat Etxarrengo (Arakil, Nafarroa) industrialdetik. Harivenasa enpresa lantegi berri bat eraikitzen ari da han, eta teilatuko zeharrargi batetik erori zen behargina; zazpi metroko erorikoa jasan zuen. Horren ondorioz, 25 metroko altueran geratu zen zaurituta, eraikitzen ari diren lantegiaren egituran.
Egitura hori egonkortu behar izan zuten suhiltzaileek aurrena, behargina handik atera eta helikopteroz Nafarroako Ospitalera eramateko.