Emakume batek sexu erasoa jasan izana salatu zuen igandean Ertzaintzaren aurrean. Erasoa Erandioko (Bizkaia) Akarlanda parkean gertatu zen, gauez. Emakumea autoan zegoen ondoezak jota. Lekuko batek ohartarazi zuenez, gizonezko bat haren autora sartu eta korrika atera zen ondoren. Emakumea ezer oroitu ezinda esnatu zen, orduan ohartu zen sexu erasoa jasan zuela.
Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, erasotzailea zelakoan. Atzokoan, epailearen aurretik igaro zen atzemandako gizonezkoa. Behin-behinean espetxean sartzeko agindu du epaileak.