AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Basauriko kartzela.
2023/03/01 10:24

Basauriko (Bizkaia) kartzelara itzularazi dute Juan Karlos Subijana preso politikoa. Gasteiztarrari Eusko Jaurlaritzak ezarritako hirugarren gradua atzera botatzeko eskaera onartu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegiak. Subijanaren kontrako helegitea onartuta, beraz, hirugarren gradua baliogabetu diote, eta berriz espetxeratu dute. 19 urte daramatza preso.

Ainhoa Barbarin preso politiko urretxuarrari ere aurreko astean kendu zioten hirugarren gradua, eta Martutenen (Gipuzkoa) kartzelaratu zuten. 20 urtetik gora egin ditu preso.

Halako gradu erregresioak sistematikoki ari da agintzen Espainiako Auzitegi Nazionala. Izan ere, euskal preso politikoei Eusko Jaurlaritzak ezarritako hirugarren graduen aurkako helegiteak ari da aurkezten fiskaltza, eta, oraingoz, fiskaltzaren hamahiru eskaera onartu ditu Auzitegi Nazionalak. 2021etik hona, Subijana, Barbarin, Asier Karrera, Asier Rodriguez, Joseba Arregi, Aitor Esnaola, Mikel San Argimiro, Xabier Atristain, Iñaki Bilbao, Gorka Martinez, Iñigo Gutierrez, Jon Crespo eta Unai Fano preso politikoak itzularazi dituzte espetxera, hirugarren gradua bertan behera utzita.

EZ DAGO IRUZKINIK