AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/12/22 13:24

Espainiako Estatuko etxebizitza nagusien artean —ohiko bizitokiak direnak—, %60ek behar dute urgentziaz birgaitzea, Arkitektoen Kolegioaren (CSCAE, gaztelaniazko sigletan) eta Ekologia eta Garapena Fundazioaren (ECODES) arabera. Izan ere, 1979. urtea baino lehen eraiki ziren etxe horiek, eta, beraz, ez dituzte energia-eraginkortasuna lortzeko gutxieneko baldintzak betetzen.

Maria Jose Peñalver CSCAEko kideak azaldu duenez, Espainiako Estatuan, 1,2 milioi etxetan ez dago gaitasunik muturreko tenperaturei aurre egiteko. Kasu gehienetan, erosahalmen baxuaren ondorio da hori. Arazo horri zuzenean eragiten dio, Peñalverren esanetan, eraikinak zaintzeko egon den "kezka urriak": etxebizitza askotan energia-kontsumoa bereziki altua izatea eragin du horrek, ez daudelako energiari dagokionez eraginkorrak izateko prestatuta. Horrek, noski, energiaren erabileragatik etxe horietan ordaindu beharreko gastak altuagoak izatea dakar.

Etxebizitzak birgaitzeko eta energiari dagokionez eraginkor bilakatzeko prozedurak, dena den, baditu zenbait zailtasun, aipatutako bi erakundeek ohartarazi duten modura. Hala nola, egoera horretan dauden familien muga ekonomikoak edo etxetik alde egiteko ezintasuna aipatu dituzte.

EZ DAGO IRUZKINIK