AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Junts (X)
2025/03/20 14:50

Juntsek aurkeztutako lege-proposamen bat aintzat hartzea onartu du Espainiako Diputatuen Kongresuak. Erreforma horrek bilatzen duena da, etxebizitzen okupazio kasuetan, desalojoak arinago egin ahal izatea. Ekimenak proposatzen du, zehazki, kanporatzea berehalakoa izatea beste norbaiten "bizilekua bortxatu" dela ebazten bada; baita "delitu nabarmeneko" egoeretan edo "Poliziak erabakitzen duenean [jabetzara] sarrera azken 48 orduetan izan dela". Horretarako, "sarbideetan izandako kalteak", "alarmen aktibatzea" edo "lekukoen adierazpenak" hartuko omen dituzte kontuan polizia-indarrek. Gainera, lege-aldaketak indartu egiten du epaileek, kautelazko neurri gisa, desalojoa agintzeko duten aukera, horren onuradunak hala eskatzen badu.

Proposamenak PP, Vox, PSOE, EAJ eta Coalición Canaria alderdien babesa jaso du, eta Sumarrek, EH Bilduk eta ERCk, besteak beste, kontra bozkatu dute. Halaber, testuak planteatzen du zenbait kasu konkretutan desalojoa etetea: "etxebizitzak hamar higiezin baino gehiago dituzten enpresenak edo jabe handienak" direnean, edo "okupatzaileek zaugarritasun, mendekotasun edo genero-indarkeriako egoera bat frogatzen dutenean".

Tramitazioa onartzearekin batera, ekimena batzordean eztabaidatuko da orain, eta behin betiko onartu aurretik aldatu ahal izango da, Diputatuen Kongresuak jakinarazi duenez.

EZ DAGO IRUZKINIK