AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Utzitakoa
2023/12/26 16:14

Eraso homofobo larri bat izan zen Bilboko (Bizkaia) Indautxu auzoan joan den San Tomas gauean, hilaren 21ean. Bilboko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak jakinarazi duenez, bi gizonek jasan zuten erasoa: eskutik helduta zihoazen kaletik, eta beste bi gizon gaztek jo zuten haien kontra.

Euren atzetik korrika joan ostean, geratu egin ziren bi erasotzaileak, eta eskutik helduta zihoazen bi mutilen kontra oldartu ziren. Kolpatu egin zituzten, eta sudurra apurtu zioten bietako bati.

"Klase-gizartean zapalkuntzek betetzen duten funtzioa dela medio, kapitalismoak arau kultural bilakatzen ditu biolentzia modu desberdinak", salatu du Bilboko Itaiak: "Horrekin lotuta, ideia faxisten zabalpenarekin, kale mailan normalizatzen ari dira, gazteen artean bereziki, gorroto-jarrera biolentoak".

EZ DAGO IRUZKINIK