Azpeitiko (Gipuzkoa) Esklabak Zentro Sozialistak aurten bete ditu sei urte, eta aurreko larunbatean izan ziren urteurrenari lotutako ospakizunak. Egun osoko egitarau bat antolatu zuen Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak: Potx pailazoaren magia-ikuskizuna, YK Riders ikuskizun bat, bazkari bat, Apuntau kedadie umore-saioa, boxeo-ikuskizun bat eta kontzertuak izan ziren, hain zuzen ere.
Krisiaren Seme-Alabak taldeak 2018an birjabetu zuen Esklabak eraikinaren zati bat, "jaiotzen ari zen mugimendu berri baten espazio gisa". Langile Kontrolpeko Espazio hori Zentro Sozialista bat da gaur egun, eta Mugimendu Sozialistak Euskal Herrian duen egoitza politiko eta sozial funtsezkoetako bat da.
Irakurri hemen
Urola Erdiko Kontseilu Sozialistako kide bati Arteka aldizkarian
egindako elkarrizketa, Zentro Sozialistaren harira.
Esklabak Zentro Sozialistaren VI. urteurrenaren laburpen bideoa.
— Kontseilu Sozialista Urola Erdia (@Kontseilua_UrE) October 20, 2024
Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi!
Zentro Sozialistak aurrera!https://t.co/iE1kxqlhkr