AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/09/04 09:29

Ia bost urteko ibilbide luzea egin du jada Azpeitiko (Gipuzkoa) Esklabak Zentro Sozialistak. Datorren urrian izango da 5. urteurrena, eta irailaren 23an ospatuko dute: egun horretarako, egitarau bat antolatzeko lanetan ari da une honetan Urola Erdiko Mugimendu Sozialista, eta aurki argitaratuko du.

Iaz, urrian ospatu zuten Esklabak Zentro Sozialistaren 4. urteurrena: 3x3 txapelketa, bazkari bat eta musika emanaldiak izan ziren, besteak beste. Esklabak bezalako espazioen alde lanean jarraitzera eta antolatzera deitu zuten egun horretan Kontseilu Sozialistako kideek.

Krisiaren Seme-Alabak taldeak 2018an okupatu zuen Esklabak eraikinaren zati bat, "jaiotzen ari zen mugimendu berri baten espazio gisa". Zentro Sozialista bat da gaur egun, eta Mugimendu Sozialistak Euskal Herrian duen egoitza politiko eta sozial garrantzitsuenetariko bat da; ezinbesteko egoitza bat.

Une honetan, proiektu eta ekimen ugari ahalbidetzen ditu espazioak: zenbait pertsonaren etxebizitzak daude bertan, oinarrizko elikagaien eta produktuen biltegi bat dago martxan, lan-arloko aholkularitza juridikoa eskaintzeko bulego bat dago, bilerak egiteko gelak eta erabilera askotariko aretoak daude, eta abar.

Gainera, Euskal Herriko Mugimendu Sozialistaren ekimen ugari egin dituzte azken urteetan Esklabak Zentro Sozialistan: besteak beste, lehenengo Gazte Sozialisten Topagunea, Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistaren aurreneko topaketak, Errakiren jardunaldiak, edota Gazte Koordinadora Sozialistaren formakuntza-mintegiak.

Irakurri hemen Urola Erdiko Kontseilu Sozialistako kide bati 'Arteka'-n egindako elkarrizketa

EZ DAGO IRUZKINIK