AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / 20 Minutos/Diario de Noticias de Navarra/Diario de Navarra/EITB
2024/12/23 00:16

Enpresetako zuzendaritzek dituzten itxiera-asmoen kontra, borrokan ari dira Eskirotzeko (Nafarroa) BSH eta Altsasuko (Nafarroa) Sunsundegui lantokietako beharginak. Joan den asteburuan atera dira kalera bi plantillak: BSHko langileek larunbat eguerdian egin zuten manifestazio bat Iruñean (Nafarroa), BSH ez itxi. Nafar industriaren alde lelopean, eta Sunsundeguikoak atzo eguerdian mobilizatu ziren, Etorkizuna Sunsundegui eta Sakanarentzat aldarritzat hartuta.

Iruñeko manifestazioan, 3.500 lagun inguru bildu ziren BSHren itxieraren aurka. Aurreko astelehenean jakinarazi zuen Alemaniako multinazionalak Eskirotzeko lantokia zarratzeko asmoa duela: "Eguberrietako ohiko zorion-agurra jaso eta egun gutxira, non gu haien 'izarrak baikaren', beste gutun bat iritsi zaigu bidaltzaile berarekin, kaleratzearen eta gure lantegiaren itxieraren berri emanez, eta ohartaraziz, oporretatik itzultzean, gure betebeharrak eta egutegia bete beharko ditugula". Langileek esan dute "azken arnasera arte" egingo dutela borroka, euren lanpostuen defentsan. Ia 700 pertsona daude kaleratuak izateko arriskuan.

Altsasuko Sunsundeguin, berriz, ia 400 dira arriskuan dauden langileak, zuzendaritzak hartzekodunen konkurtsora jo baitu dagoeneko, eta plantilla osoa aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente baten pean baitago jadanik. Langileek , Sakanako LASekin batera, enpresa"bideragarria" dela azpimarratu dute, eta kolokan dagoela eskualdearen etorkizuna. Sakanako Laneko Autodefentsa Sareak (LAS) aurreko astean salatu zuen Sunsundeguiren itxiera eta horren ondorioak ez direla "kudeaketa txar" baten emaitza: "Kapitalistek, beraien irabaziak handitzea eta estatus ekonomikoa mantentzea ziurtatzen duten bitartean, ez dute zalantzarik dagoeneko errentagarriak egiten ez zaizkien sektore zein langileak alboratzeko".

EZ DAGO IRUZKINIK