AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Ertzaintzak zaurituetako bat. ARGAZKIA / Imanol Intziarte
2023/03/17 09:48

Atzo Anoetako (Donostia, Gipuzkoa) futbol-zelaiak hartu zuen Realaren eta Erromaren arteko partida, Europa League txapelketaren barruan. Norgehiagoka hasteko zenbait ordu geratzen zirenean, Anoeta inguruko plaza batean geratu zen Erromako zaletuak zeramatzan autobus bat, eta haien kontra egin zuten kanpoan zegoen antifaxista talde batek. Une horretan, istiluak izan ziren bi taldeetako zaleen artean.

Gutxira heldu zen Ertzaintza, eta zelai inguruan kargatu zuen. Pilotakadaka oldartu ziren ertzainak, eta Anoetatik gertu zeuden hainbat pertsona zauritu zituzten. Zaurituetako batek azaldu zuenez, polizia-agenteek ez zioten jaramonik egin pilotetako batek hankan jo eta laguntza eskatu zuenean; zelaian artatu behar izan zuten, eta handik eraman zuten larrialdi-zerbitzuetara. Kargak "neurrigabeak" eta "indiskriminatuak" izan zirela esan zuen.

Badirudi, gainera, hiru pertsona atxilotu zituztela poliziek, liskarretan parte hartzea leporatuta. Beranduago ere, partida hastear zela (21:00etarako zegoen jarrita hitzordua), Ertzaintzak erabat hartu zuen estadioaren kanpoaldea, sare sozialetan argitaratu diren hainbat irudik erakusten dutenez.

EZ DAGO IRUZKINIK