AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/07/03 09:01

Ezkerraldeko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) jakinarazi duenez, Ertzaintzak kide bat jazarri zuen astelehen gauean Portugaleten (Bizkaia). Giako Andre Mariaren ospakizunean, komunera bakarrik zihoala, gaztea geratu eta inguratu zuten hainbat ertzainek, gainean zeraman pegatina zela-eta. Honela dio eranskailuak: "La mejor bandera, sin cipayos la trainera. Aupa Jarrillera. 1312".

Poliziak hormaren kontra eduki zuen gaztea. Irainak eta mehatxuak egin zizkioten, eta bera umiliatzen saiatu ziren agenteak. Hori gutxi balitz, isun bat jarri zioten.

"Gazte langileon aurkako kriminalizazioa eta hain normalizatuta dagoen jazarpen poliziala" salatu ditu Ezkerraldeko GKSk. Seinalatu du Poliziak "inpunitate osoz" jarduten duela kalean, eta "gizarte gero eta totalitarioago baten adierazle bat gehiago" dela hori. Jazarpen polizialari aurre egitera deitu du, ezinbestekotzat jota "proletalgoaren antolakuntza politiko independentea indartzea".

EZ DAGO IRUZKINIK