AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/09/20 10:22

Bihar, irailaren 21ean, mobilizazio bat izango da Leioako (Bizkaia) campusean, Leioako 5ak aske gera daitezela exijitzeko, eta unibertsitateko errepresioa salatzeko. 13:00etarako jarri du hitzordua Ikasle Abertzaleak antolakundeak, Leioako campuseko Mikel Laboa plazan.

Irailaren 27an epaituko dituzte Leioako 5ak, Bilbon (Bizkaia). Ikasle mugimenduaren aurkako errepresioa salatzeko egindako manifestazio batean atxilotu zituzten 2016an, eta 45.000 euro eta 40 urteko kartzela-zigorrak eskatzen dituzte haientzat.

Leioan bihar izango den manifestaziora deitzeko, eserialdi bat egin dute gaur ikasleek Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa) campusean, goizean goiz. Horren ostean, Ertzaintza sartu da campusera, enegarrenez. Hiru ibilgailu bertaratu dira, eta Ibaetan izan dira denbora batez. Alde egin dute gero.

Hamaika aldiz sartu da Ertzaintza Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) campusetara; hala nola, Ibaetakora. Joan den otsailean, esaterako, campusera hurbildu eta ikasleek jarritako propaganda politikoa kentzen aritu ziren poliziak.

EZ DAGO IRUZKINIK