AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Errotxapeako Gaztetxea
2021/10/20 11:41

Errotxapeako Gaztetxearen (Iruñerria, Nafarroa) bosgarren urteurrenaren atarian izan zen espazioaren desalojoa, eta poliziaren bortizkeriak markatutako hustea izan zen. Jende ugari bertaratu zen desalojoaren aurka protesta egitera, Espaziorik gabe antolatzerik ez lelopean. Espainiako Polizia gogor oldartu zen haien aurka eta gutxienez 50 zauritu, sei atxilotu eta 150 identifikatu izan ziren.

2016an birjabetu zuten eraikina hainbat gaztek, eta La Caixak, Iruñeko Udalak eta Juslaberri enpresak jarri zuten haien aurkako salaketa. Hala, epailearen aginduz eta bost urte beranduago, espazioa hustu zuten. Joan den asteburuan zehar, inguruko pabiloiak botatzeari ekin diote eraiste makinek eta, atzo bertan, Errotxapeako Gaztetxe modura egokitutako eraikina eraitsi zuten.

"Putre funtsen aurrean, indarrak metatzearen" aldeko aldarria egin dute gaztetxeko kideek.

Ikusi hemen eraikinaren eraisketa, bideoan jasota

EZ DAGO IRUZKINIK