AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Erriberako egoitzetako langileen mobilizazioa atzo, Tuterako Foruen enparantzan. Argazkia: Plaza Nueva
2022/04/01 13:40

Hirugarren grebaldia izan zuten atzo, martxoaren 31n, Erriberako (Nafarroa) egoitzetako, eguneko zentroetako eta etxez etxeko zerbitzuko langileek. Beharginek lan-hitzarmen berri baten alde egin zuten greba, bai eta lan-baldintzak hobetzearen alde ere.

Salatu duten bezala, sektoreko soldatak maiz ez dira 1.000 eurora ere iristen eta, gainera, lanaldiak "amaiezinak" direla azpimarratu dute. Hori ez ezik, atseden-egunak murritzak direla seinalatu dute; kasu askotan, hilabetean asteburu bat besterik ez dute libratzen.

Ezartzen dizkieten gutxieneko zerbitzuen presioa ere salatu dute grebalariek, "maximoen" modukoak izan direlako eta greba deialdia oztopatu dutelako. Halere, 200 bat pertsona inguru batu ziren atzo Tuteran (Nafarroa), Reconoced nuestro trabajo, convenio ya! Lan-baldintza duinen alde lelopean. 

EZ DAGO IRUZKINIK