AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/05/27 21:19

Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak 2019ko udan aurkeztu zuen Erresistentzia Kutxa Nazionala. Errakiko kideek gogorarazi dutenez, bi funtzio nagusi ditu tresna zehatz horrek: batetik, "okupazioaren praktikak dakartzan ondorio ekonomikoei aurre egitea" eta, bestetik, "okupazioaren praktika garatzeko eta hedatzeko baldintzak jartzea". "Burgesiaren presio ekonomikoari aurre egiteko tresna" gisara definitu dute Erresistentzia Kutxa, baita "elkartasun antolatuaren eta hamarnaka Langile Kontrolpeko Espazioren konpromisoaren ondorio" modura ere.

Errakik aste honetan jakinarazi duenez, berriz jarri du martxan Erresistentzia Kutxa. "Okupazioaren aurkako ofentsiba baten aurrean gauden honetan, Langile Kontrolpeko Espazioen aurkako erasoak geroz eta gogorragoak" direla ohartarazi du, nabarmenduta "jardun politikoarentzako oztopo" bat direla isunak eta bestelako kostu ekonomikoak. "Horri erantzuteko beharretik sortu da Erresistentzia Kutxa Nazionala", Errakiren esanetan.

Tresna horri berriro helduta, Erresistentzia Kutxa "hornitzeko" hainbat hitzordu jarri dituzte jada. Hain zuzen, bost Elkartasun Jaialdi antolatu dituzte datozen hilabeteetarako: Iruñerrian (Nafarroa) elkartuko dira ekainaren 26an, Igorren (Bizkaia) eta Azpeitian (Gipuzkoa) uztailaren 3an, Bilbon (Bizkaia) uztailaren 17an, eta Hernanin (Gipuzkoa) uztailaren 24an.

EZ DAGO IRUZKINIK