Amaitu dira Erresistentzia Jaialdirako gunea prestatzeko lanak Berriozarko (Iruñerria, Nafarroa) Ilargi parkean. Gaur, ekainaren 18an, izango da Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak antolatutako jaialdia, 17:00etan hasita. Zortzi kontzertu eskainiko dituzte guztira; hain zuzen, Kaos Urbano, Zartako, Brigade Loco, J Martina, Bake Faltsua, Alerta Gorria, Ziakhus & Durum Solo Karne eta Raimundo el Canastero taldeek. Goizaldeko 05:00etan itxiko dute parkea.