AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / @EHBilduCongreso (Twitter)
2022/10/21 18:09
2023. urteko Espainiako Estatuko Aurrekontu Orokorrei bidea zabaldu diete ERCk, EAJk eta EH Bilduk ostiral honetan. El PaĆ­s egunkariak aditzera eman duenez, alderdiek uko egin diote koalizio-gobernuak diseinatutako kontu publikoei osoko emendakinak aurkezteari. Datorren ostegunean izango da Espainiako Gobernuari arnasa emango dion bozketa. Aurreko aldian erraz irabazi zuen koalizio-gobernuak: aldeko 187 eserleku zituen, eta kontrakoak, berriz, 159 baino ez.

Osoko zuzenketak aurkezteko epea gaur arratsaldeko 14:00etan amaitu da. ERCk eta EH Bilduk, Espainiako Kongresuko ekimenetan egin ohi duten bezala, ia aldi berean iragarri zuten ez zutela Pedro Sanchezen gobernuak 2023rako zehaztutako plangintza ekonomikoa erabat zuzentzeko asmorik. Agintaldi honetako azken aurrekontuak izango dira, Espainiako Estatuko hurrengo hauteskundeen atarian.

Ukrainako gerrak eta Europar Funtsen hurrengo diru-partiden iritsierak baldintzatutako aurrekontuak dira onartzear direnak. Aurrekontu militarra %25,8 igoko dute, %38ko igoera izango da polizia-agenteen soldatetan ere, eta %3,5ekoa, berriz, euren buruentzat. Horrez gain, Ukrainara armak eta bestelako baliabideak bidaltzen jarraituko dute, Europar Batasuneko gainontzeko kideekin batera.

EZ DAGO IRUZKINIK