AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/24 12:52

Eusko Jaurlaritzako iturriek diotenez, 2024. urtean, biolentzia matxista jasan duten 5.634 emakumeren berri izan zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hortaz, igoera nabarmen bat egon zen urtebetean, 2023an baino 399 biktima gehiago erregistratu baitzituzten iaz EAEn. Azpimarra berezia egin diote, gainera, bortxaketetan izan den gorakadari: 2024an gutxienez 260 emakume bortxatu zituzten erkidegoan, 2023an baino 67 gehiago, erregistro ofizialen arabera.

Erasotzaileei begiratuz gero, iaz erregistratutako 5.634 biktimen artean, %87 kasutan eraso zieten euren bikotekideek, bikotekide ohiek edo senideren batek. Eta, indarkeria matxista jasan duten emakumeei erreparatuz gero, deigarria da %40 zirela Espainiako Estatutik kanpo jaiotakoak.

EZ DAGO IRUZKINIK