Azaroaren 8an Iruñean (Nafarroa) gertatutako eraso homofobo baten berri eman du Nafarroako EHGAM kolektiboak: cruising edo kankan egiteko gune batera bertaratu eta oldartu egin ziren hainbat gizonezko. Bertan zegoen pertsonetako baten kontra jo zuten, eta, iraintzeaz gain, bere atzetik joan ziren autoan.
EHGAMen esanetan, cruising eremuetan etenik gabe izaten dira eraso homofoboak; "mehatxuak, irainak, jazarpena, eta baita eraso fisikoak ere".