AKTUALITATEA / Homofobia
Eraso homofobo bat izan da Iruñean asteburuan
26 urteko gizonezko bat da erasotzailea, eta Juan de Labrit kalean oldartu zen igande goizaldean.
2024eko apirilaren 17
Eraso homofobo bat izan da Iruñean asteburuan

Iruñean (Nafarroa) gizonezko bat atxilotu dute asteburuan, eraso homofobo bat egiteagatik. Hainbat komunikabidek azaldu dutenez, Juan de Labrit kalean izan zen erasoa, igande goizaldean. Irain homofoboak egin zituen erasotzaileak, eta beste pertsona bat umiliatu zuen, zenbait hedabidetan esan dutenez.

Gorroto-delitu bat egitea egotzi zioten 26 urteko gizonezkoari, eta atxilo eraman zuten.