AKTUALITATEA / Soldata sistema
Erandion langile bat hil zen asteburuan, lanean ari zela
Lan-istripu "ez traumatikoz" hil zen okindegi bateko banatzailea, igandean. Asteartean, garraiolari batek galdu zuen bizia Erriberan.
2023eko uztailaren 20
Erandion langile bat hil zen asteburuan, lanean ari zela

Aurreko igandean, behargin bat zendu zen Erandion (Bizkaia), Obrador Asuaberri enpresan. Banatzaile modura aritzen zen 61 urteko langilea, eta goizaldean hil zen lan-istripu "ez traumatiko" batean, banatu beharrekoa prestatzen ari zenean.

Astearte honetan, gainera, garraioan jarduten zuen beste langile batek galdu zuen bizia Euskal Herrian: 56 urteko garraiolari batek trafiko-istripua izan zuen Erriberan (Nafarroa), lanean ari zela. Kamioiko kabinan harrapatuta gelditu zen, eta hil egin zen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 30 behargin hil dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.