AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/03/27 07:20

Frogatu dute Erandioko (Bizkaia) San Jose udal-egoitzan ez dutela errespetatzen langileek atseden hartzeko duten eskubidea: langile bat 48 orduz jarraian lan egitera behartu zuten iaz; eta gainera, behargin batzuen kasuan, ez da errespetatu lanaldi batetik bestera legez bete beharko litzatekeen atseden-denbora, gutxienez hamabi ordukoa izan beharko lukeena. Horixe erakutsi zuen lan-ikuskapen batek. Horretaz gain, atzerapenak izaten dira soldaten ordaintzean, eta enpresak ez ditu betetzen langileen bajak.

Bi egunez jarraian lan egin behar izan zuen langilearen kasua dela-eta, udal jabetzako erresidentzia kudeatzen duen Gizatzen enpresari 3.200 euroko isuna jarri dio Eusko Jaurlaritzak, Laneko eta Gizarte-Segurantzako Bizkaiko ordezkaritzaren bidez. Gainerako urraketei dagokienez, ez dute esku hartu.

Erandioko Udalak, gaur egun EAJk gobernatzen duena, azpikontratatuta dauka San Jose egoitzak ematen duen zerbitzua. Lizitazio baten ostean, Gizatzen enpresari esleitu zioten zerbitzua 2022ko azaroan, eta lan-ikuspanenean frogatu zuten arren zer nolako gehiegikeriak eta urraketak jasan behar dituzten langileek, indarrean jarraitzen du esleipen-kontratuak.

EZ DAGO IRUZKINIK