AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/04/14 14:04

Gaur, apirilak 14, Iruñeko (Nafarroa) Kale Nagusiko eraikin bat hustu dute udaltzainek, Iruñeko Udalaren aginduz. Etxerik gabeko hainbat pertsona bizi ziren bertan, eta azaldu dutenez, hutsik zegoen eraikin horretara sartu ziren duela gutxi, bertan bizi ahal izateko. Antza, bizilagun batek salatu ditu, eta orduan bertaratu dira polizia indarrak.

Eraikinera sartu ziren pertsonetako batek EITB-ri jakinarazi dio bi hilabete inguru egin dituztela bertan bizitzen, eta duela astebete inguru, haiengana jo zutela udaltzainek. Identifikatzeko eskatu zieten barruan zeuden guztiei, eta gero, alde egin zuten. Gaur joan dira bigarrenez udaltzainak, eraikina hustu asmoz.

Gainera, azaldu dute ez daukatela "nora joan", eta alarma egoeran ezin dutela kalean egon. Hasieran udaltzainek jakinarazi die aterpetxe batera edo osatu batera joateko aukera izango zutela; gero, baina, guztientzako lekurik ez dagoela esan diete.

Udalak argitaratutako prentsa oharrean, kontrara, adierazi du "aurreko gauean okupatu" zutela gunea etxegabetuak izan diren pertsonek.

Iruñeko Udalarena da eraikinaren jabetza. Izatez, Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoeraren barruan, etxe kaleratze guztiak eten dituzte, Ahotsa-k jakinarazi duenez.

EZ DAGO IRUZKINIK