AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / VilaWeb
2025/04/16 09:52

Espainiako Poliziako lau agente daude auzipetuta Roger Español mutilatzeagatik, eta, oraingoz, haiei amnistia ezartzeari uko egin dio Bartzelonako Auzitegiak, martxoan jakinarazi zuenez. Izan ere, auzitegiak ebatzi du "kriminalitate-zantzu nahikoa" ikusten dituela gertakarietan, eta badirudi epaiketara eramango dituztela laurak. Iridia kolektiboak aurkeztu du euren aurkako akusazio-idatzia.

Guztira, hamahiru urteko kartzela-zigorrak eskatzen dituzte polizia bakoitzarentzat: bederatzi urtekoak lesio-delitu batengatik, organo baten galera barne, eta lau urtekoak tortura-delitu batengatik. Horretaz gain, agenteen inhabilitazioa eta 320.632 euroko kalte-ordainak ere eskatzen dituzte.

2017ko urriaren 1ean Katalunian izandako erreferendumean, jendearen kontra oldartu ziren polizia-indarrak hainbat lekutan, eta karga horietako batean zauritu zuten Español, Bartzelonan. Gomazko pilota batekin jo zuten aurpegian, eta begia galdu zuen horren ondorioz. Gertakari horiek direla-eta, eskopetari bat, inspektore bat eta bi inspektoreorde daude auzipetuta.

EZ DAGO IRUZKINIK