Langile Kontrolpeko Espazio biren aurkako epaiketak izan dira gaur, urtarrilaren 24an: Azpeitian (Gipuzkoa) izan da Zestoako (Gipuzkoa) Gaztetxearen kontrako saioa, eta Tolosan (Gipuzkoa) Goierriko Zentro Sozialistaren kontrakoa; Beasainen (Gipuzkoa) dago zentro hori.
Epaiketa horiek direla-eta, protestara deitu zuen Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak, Zestoako Gazte Asanbladarekin eta Goierriko Kontseilu Sozialistarekin batera. 09:00etan, beraz, elkarretaratzeak izan dira Azpeitiko eta Tolosako epaitegietan, Langile Kontrolpeko Espazioen defentsan, eta horien hustearen aurka.
Bi saioetan geratu dira epaiketaren zain. Zestoako Gaztetxearen kontrako epaiketan, herriko bi gazte epaitu dituzte, eta sekulako kalte-ordainak ordain ditzatela eskatu dute berriz judizioan: 70.0000 eurokoak, hain zuzen ere. Ikusteke dago zer ebatziko duten bi auzietan, eta zer gertatuko den Zestoako eta Beasaingo Langile Kontrolpeko Espazio biekin.