AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Etxarri gaztetxea
2021/09/30 11:02

Joan den irailaren 12an, jasandako eraso baten berri eman zuen Bilboko (Bizkaia) Etxarri II gaztetxeak bere sare sozialetan: "Etxarriko atea bortxatu, materiala lapurtu eta hainbat kalte eragin zituzten. Ostutako gauzen artean, obra zein azpiegitura materialak daude (erremintak, harraska, arkoiak...), baita gurea zein auzoko gazte asanbladarena den dirua ere". Eraso horren ondoren, lan-egunak antolatu zituzten espazioa txukuntzeko eta kalteak konpontzeko asmoarekin.

Handik egun gutxira, beste eraso bat izan zen gaztetxean; oraingo honetan, lapurretez gain, espazioa hankaz gora jarri eta ateak zabalik utzi zituzten. Bilboko udaltzainek gaztetxeko ateak irekita ikusi eta suhiltzaileei deitu zieten, espazioa "egoera zaurgarrian" eta hutsik zegoela argudiatuta. Suhiltzaileek ateak soldatu zituzten, eta inolako prozesu judizalik gabe, modu ilegalean hustu zuten espazioa. Dena den, "elkartasun antolaturi esker", "espazioaren jardunbidearekin jarraitzea lortu" zuten gaztetxeko kideek.

Bideo batean salatu dutenez, poliziek modu arbitrarioan eta inpunitate osoarekin egiten diete eraso gaztetxeei, inolako berme legalik gabe. Gainera, espazio politiko horien beharra azpimarratu dute, proletalgoaren antolakuntza politikorako zein aisialdirako.

EZ DAGO IRUZKINIK