AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Onda Vasca
2024/12/06 21:50

Gazteen emantzipazioak beheranzko joera geldiezin bat adierazi du azken urte luzeetan. Gaur egun, 18 eta 34 urte artekoen %33,5 soilik daude emantzipatuta EAEn. Duela hamar urte, hiru laurden ziren adin-tarte berean. Gainera, dirulaguntzak eskatzeko adin-tarteari erreparatzen bazaio (18-29 urte), ikus daiteke estatistika nabarmen baxuagoa dela legislatiboki gaztetzat jotzen diren 29 urtetik beherakoen artean. Etxebizitzaren alokairu zein erosketa-prezioaren igoera (%8,4, soilik azken urtean) eta erosahalmenaren murrizte orokortua dira, besteak beste, emantzipazioa atzeratzearen erantzule nagusietako batzuk.

Gaur egun, 18 eta 34 urte artekoen %33,5 soilik daude emantzipatuta EAEn. Duela hamar urte, hiru laurden ziren

Egoera horretan, hainbat izan dira azken urteetan instituzioetatik planteatu dituzten neurriak. EAEn, esaterako, Emantzipa dirulaguntza izan da 2023-2024 urteetan aurrekonturik altuena izan duena: 53 milioi euro. Aurkezpenean emandako datu ofizialen arabera, urte honen amaierarako 15.000 eskaera asebetetzeko aurreikuspena zegoen, baina errealitatetik urrun geratu dira azkenean zifra horiek.

Epea bukatu baino 25 egun lehenago, 3.450 laguntza-eskaera zeuden onartuta, eta beste 1.230 onartzeko prozesuan

Izena emateko epea 2024ko azaroan amaitzen zela kontuan hartuta, ikus daiteke, epea bukatu baino 25 egun lehenago, 3.450 laguntza-eskaera zeudela onartuta, eta beste 1.230 onartzeko prozesuan daudela. Egoera horretan, Jaurlaritzak 7,8 milioi euro eman ditu guztira, eta 2,2 milioi euro ditu "tramitean", argi utziz laguntzak emateko baldintzak ez direla eskatzaileen errealitatera egokitzen. Izatez, adierazgarria da ukatutako 1.083 laguntzen artean %5,9 bota dituztela atzera eskatzaileak errenta-baldintza minimoetara ez iristeagatik.

Ukatutako 1.083 laguntzen artean %5,9 bota dituzte atzera eskatzaileak errenta-baldintza minimoetara ez iristeagatik

Gaztelagun dirulaguntzaren kasua ere antzerakoa da. Kasu honetan, gainera, alokairuaren gehienezko prezio bat ere ageri da bete beharreko baldintzen artean, Emantzipak hori arautzen ez badu ere. Hala, Donostia (Gipuzkoa) bezalako hiri batean ere 800 eurotik beherako alokairuentzako bakarrik eska daiteke Gaztelagun, eta, biztanle kopuruaren arabera, 650 eurora jaitsi daiteke baldintza hori beste herri batzuetarako. Azken urteetan laguntza jaso izan dutenen %11,7 soilik bizi ziren Donostian.

EZ DAGO IRUZKINIK