Atzo, hilak 16, hamabi lagun eraman zituzten atxilo Barakaldon (Bizkaia). Hainbat emakumeren salerosketan jardun dute, gero prostituzioan aritzera behartzeko. Gutxienez hamar emakume zituzten sare horretan preso, gehienak, jatorri hegoamerikarrekoak. Barakaldoko hainbat etxetan ibili behar izan dute prostituzioan; hala nola, Los Fueros, Landaburu eta Porvenir kaleetan kokatutako lokaletan.
Abendua hasieran, zortzi pertsona zigortu zituzten Iruñean (Nafarroa), sexu esplotaziorako, hainbat emakumeren salerosketan aritzeagatik.