AKTUALITATEA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/09/26 12:08

Soraluzeko (Gipuzkoa) emakume bat erail du bere senarrak Benidormen (Alacant), labankadaz. Emaztea hil ostean, trafiko-istripu batean galdu du bizia gizonak. Orduan joan dira hainbat polizia-agente haien etxera, andreari senarraren heriotzaren berri emateko, baina hilik topatu dute emakumea, indarkeria-zantzuekin.

Zehazki, atzo gauean izan zuen trafiko-istripua 73 urteko gizonak, 22:00ak aldera. Autoan zihoala, kontrako erreian sartu zen, eta aurrez aurre jo zuen kamioi bat; bertan galdu zuen bizia. Orduan joan ziren bikotearen etxebizitzara hainbat agente, emazteari gertatutakoa azaltzeko asmoz. Irekita aurkitu zuten atea, eta lurrean zegoen emakumea, hilik; bi sastakada zituen gorputzean.

Urtea hasi zenetik, Espainiako Estatuan gutxienez 32 emakume erail dituzte haien bikotekideek edo bikotekide ohiek.

EZ DAGO IRUZKINIK