AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Bilboko Kontseilu Sozialistaren kartela.
2022/01/03 08:58

Bilboko (Bizkaia) Ensantxe plazan gaua igarotzen ari zen emakume etxegabe bat hil zen atzo; antza, gaua han egin ondoren, ondoezik esnatu zela-eta, poliziari hots egin zion berekin zegoen kide batek.

Osasun-zerbitzuetako langileak heldu zirenerako, ezin izan zuten ezer egin. Ensantxe plazako eraikin nagusiaren lurpeko pasabidean zendu zen emakumea, atzo, urtarrilaren 2an, goizeko 07:30ak aldera. Estalpe moduko bat dauka lurpeko pasabide horrek, eta pertsona etxegabe askorentzat bihurtzen da babesleku, gaua igarotzeko lo-leku bezala.

Bizkaiko auzitegiko institutu anatomikora eraman zuten hildakoaren gorpua; han egingo diote autopsia.

Atzo El Correo-k argitaratutako albiste batean, adierazi zen goia jo duela Bilbo hirian kale gorrian bizi diren pertsonen kopuruak. Azken sei urteetan, bikoiztu egin da Bizkaiko hiriburuan zenbatutako etxegabeen kopurua.

Atzoko heriotza salatu zuen Bilboko Kontseilu Sozialistak, eta biolentzia kapitalistarekin lotu zuen kasu hori ere. "Egiturazko pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurka, etxebizitzarako sarbide unibertsala bermatuko duen gizarte sozialistaren aldeko hautua egiten dugu", aldarrikatu zuen.

EZ DAGO IRUZKINIK