AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/10/17 09:30

Bilboko (Bizkaia) Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak jakinarazi duenez, aurreko astean eraso homofobo larri bat izan zen hiriburuko Alde Zaharrean: taberna batean, emakume bikote bati eraso egin zion gizonezko batek. Irainak eta mespretxuak izan ziren lehenengo ("Lesbiana de mierda", eta abar), eta gero, denbora bat igarotzean, berriz oldartu zen haien kontra. Orduan, eraso fisikoak egin zizkion emakumeetako bati: ukabilkada bat eman zion, eta kristalezko botila bat buruan kolpatuz hautsi zion.

"Fenomeno isolatuak izatetik urrun, eraso horiek sistema kapitalistari berezkoa zaion egiturazko biolentziaren islada dira", adierazi du Itaiak, aurreko astean gertatutakoa salatzearekin batera. "Erasoak borrokatzen jarraitu behar dugu, zapalkuntza oro gaindituko duen proiektu eta antolakuntza komunista indartuz", gaineratu dute Itaiako kideek.

EZ DAGO IRUZKINIK