AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Mendizorrotza auzoa.
2021/10/25 08:26

Larunbatetik iganderako gauean, goizaldeko 02:00ak aldera, gizon talde batek emakume bati eraso zion Gasteizko (Araba) Mendizorrotza auzoan, etxera bidean zenean. Emakumeak salatu duenez, gizon batzuk haren atzetik zebiltzala nabaritu zuen, eta bidezidor batetik joan zen gizonak nahasteko. Ez zuen lortu, baina, eta emakumea zegoen lekura iritsi zirenean bera kolpatzen hasi ziren. Erasotzaileek "aurpegi polit hori izorratu nahi dizugu, besterik ez" esaten zioten kolpatzen zuten bitartean.

Handik hainbat minutura egin zuten ihes gizonek, eta gertukoei hots egin zien emakumeak, salaketa bat aurkezteko eta ospitalera joateko. Ospitaleratuta jarraitzen du, froga gehiago egin behar baitizkiote oraindik.

Gure Batan auzo elkarteak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, 20:00etan, Batan eta Nieves Cano pasealekuen arteko bidegurutzean.

EZ DAGO IRUZKINIK