AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/04/16 13:22

Konfinamendu garaian ere etengabeak dira indarkeria matxistarekin lotuta salatutako erasoak. Horren adibide da, esaterako, Deustun (Bilbo, Bizkaia) gertatutakoa: Parek jakinarazi duenez, emakume bati eraso egin diote auzoko etxebizitza batean. Erantzun modura, bihar, apirilak 17, balkoietatik kazerolada egiteko deia zabaldu dute. 13:00etan jarri dute hitzordua.

Covid-19ak sortutako krisialdia hasi zenetik, ugariak izan dira Euskal Herrian atzeman diren indarkeria matxista kasuak. Esaterako, pasa den astean, emakume bat erasotua izan zen Hendaian (Lapurdi) eta beste bat Bilbon (Bizkaia), eta aste honetan, tratu txarrak salatu dituzte Iruñeko (Nafarroa) bi etxetan.