AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bati eraso egin dio bikotekideak Gasteizen, kalean
Asteartean, modu fisikoan eta irainen bidez egin zion eraso 26 urteko gizonezkoak.
2020eko irailaren 3
Emakume bati eraso egin dio bikotekideak Gasteizen, kalean

Iragan asteartean, irailak 1, emakume bati eraso egin zion bikotekideak Gasteizko (Araba) Zaramaga auzoan, modu fisikoan nahiz irainen bidez. Kalean izan zen erasoa, emakumearen eta erasotzailearen alaba bertan zela.

26 urte ditu erasotzaileak, eta atxilo eraman zuten 23:00ak aldera. Atzo, asteazkena, utzi zuten epailearen esku.