Donostian (Gipuzkoa), sexu-eraso bat jasan zuen emakume batek asteazken gauean. Easo plazako aparkalekuan gertatu zen: bat-batean emakumearengana hurbildu zen gizonezko bat, eta eraso egin zion. Ondoren, ihes egin zuen.
Laguntza eskatu zuen orduan emakumeak, eta erasoaren berri eman zuen. Ostegun goizean atxilotu zuten gizonezkoa, bere etxean.